XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ezagutu dut gizona:
Espaloiz-espaloi doa
talde luze ta nahastutan;
mila kotxetan doa, elkarri aurrea hartu nahiz;
autobus nahiz bagoi beteegitan doa, gorputzez gorputz,
ofizinara, dendara, etxera,
kezkati, zabuka, lirain,
karpetaz, korbataz, buzoz,
umez, eskotez, plastiko-boltsaz,
bultzaka, irakurtzen, musuka.

BAINA gizona galdu egin zitzaidala
ohartu nuen.
Hainbat ginen gizon eta emakume!
Eta gizonaren dimentsioa ere
galdu egin nuen:
Multzo ibilkor bat zen,
kolore asko zuen,
eta, animale fluido gisa,
mila tokitarantz mugitzen zen.